XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Urtero bezala, Sanferminak bukatu ondoren Iruñeko Larraona Ikastetxean hasten dira Udako Euskal Unibertsitateko klaseak.
Hitzaldiak, mahainguruak eta beste ekintza osagarri asko agertzen dira aurtengo egitaraua, uztailaren azken hamabostaldi izango direlarik.
Genomari buruzko hitzaldi batekin eman zioten hasiera UEUren hemeretzigarren edizioari, azkena ohizko zuzendariarentzat, Inaki Irazabalbeitia, atzo berorrek aurkezpenean iragarri zuenez.
Egitarauaz aparte, aurten ere badira zenbait saio osagarriak, atzo bertan hasita mintegi batekin eta, gauean, jazz izan zen
Sarrera hitzaldia goizean izan zen Larraonan.
Seirehun lagun inguru biltzen dira aurten atzo Iruñean hasi zen Udako Euskal Unibertsitatean
P.Y.,
Atzo Larraona Ikastetxean eman zioten hasiera aurtengo Udako Euskal Unibertsitateari, aurreko urteetan baino jende gehiago bildu delarik.
Nahiz eta Sanferminetako erresaka aurpegietan nabaritu, Larraonako aretoa bete zen sarrera hitzaldian, Jesus Mari Txurruka biologoak
Hitzaldia hasi baino lehen, Inaki Irazabalbeitia UEUko zuzendariak azpimarratu zuen unibertsitateak datorren urtean hogei urte betetzen dituela eta orain arte egindako lanak gogoratu zituen, ez bakarrik unibertsitate alorrean, irakasleak prestatzen edo euskara trebetzen, baizik eta alor askotan
, euskal kultur munduan bazterezinezko erreferentzia bihurtuz.
Irazabalbeitia oso pozik azaldu zen aurtengo matrikulazio kopuruarrkin zeren, bere ustez inoiz baino jende gehiago bildu da Larraonan.
Atzo goizean, bostehun eta hogei lagun
Idazkaritzaren prebisioetan, seirehun lagun baino gehiago arituko dira aurten UEUn, hemeretzi urte hauetan baino gehiago.
Horrek erakusten du
-esan zuen zuzendariak- UEUk sustraiak dituela euskal gizartean eta jendea erakartzeko indarra
.
Gainera, ikasle gehienak ezezagunak zirela ikustean, garai berriak etortzen ari direla euskal kulturaren alor honetara
zioen Irazabalbeitiak.
UEUko zuzendariaren hitzetan, helburu nagusia euskal unibertsitatea lortzea da eta hontan lan haundia egiteko dago
, batez ere gizarte mailan.
Euskal unibertsitatearen beharra kalera atera behar dela, esan zuen zeren gizartean pentsatzen da hori lortuta dagoela, unibertsitate publikoakin eta agian jendea ez da konturatzen hori ez dela benetako euskal unibertsitatea, ez dela euskaraz ari den unibertsitate bat, eta ez dela inondik inora guk amets egin genuen unibertsitate projektua martxan jarri genuenean
.
Datozen urteetarako lan asko gelditzen dela uste du eta urte luzeak beharko ditugu euskal unibersitatea izan baino lehen
.
Horretarako, UEU eta gizartearen arteko loturak sendotzea da gure lana, lotura berriak eratzen eta UEUk gizartean duen eragina areagotzen eta sakontzen
.
Bestalde, aurten zuzendaria bezala bere azken urtea izango dela iragarri zuen Irazabalbeitiak, UEUri edozein laguntza eman diotenei eskerrak emanez.
Programaketan, artea eta komunikazioa, giza eta gizarte-zientziak hizkuntzalaritza, natur zientziak eta zientziak eta teknikak dira aurtengo gai nagusiak.
Hamabost egun iraungo duen egitarauan antzerkilaritza eta musikako gaiak hauek izanen dira, talde teknikak eta gorputz prestakuntza, txalapartaren erritmoa eta ahotsa lantzeko teknikak, beste gai batzuen artean.
Ekonomia, filosofia, historia, kazetaritza, pedagogia, soziolinguistika, soziologia eta zuzenbidea izango dute bere tokia Giza eta Gizarte Zientzietan.
Joan den urtean bezala, glotodidaktika, itzulpengintza, linguistika eta literatura landuko dira Hizkuntzalaritzan eta, bukatzeko, fisika, informatika, laneko euskara udal administrazioa, matematika, natur zientziak eta osasunako gaiak banatuko dira uztailaren bigarren hamabostaldi honetan.
Iruñea
Jose Mari Txurrukak, UPVn Biologia Orokorra irakaslea, gaia ez ohizkoa eta uxatzaile samarra
zela ohartarazi zuen XIX. UEUko sarrera hitzaldia hasi baino lehen.
Hala ere, adibidez beteriko sesio batean
Gene bat bizidunaren funtzionamendua baimentzen duen programa heredagarrian dagoen instrukzio edo agindu zehatz bakoitza da
azaldu zuen Txurrukak, eta -mapa bat izango balitz bezala- gizakiaren zelulen funtzionatzeko erabiltzen dituzten aginduak zenbatzea eta ordenatua fisikoki kokatzea nahi izan dute ikerlariek.
Lana biologiak inoiz izan duen arazo handiena, korapilotsuena eta garestiena dela
zioen Txurrukak eta ikerketak Giza Genomaren Proiektu batean bildu direla.
Adibide gisa Txurrukak azaldu zuen nukleotido-bikote bikoitza gure textuetarako karaktere bat bezala hartzen ba dugu, hiru mila miloi karakteretako textuaren bi kopia daukagu gure zelula bakoitzean
.
Orokorrean, gene edo instrukzio kopurua 100.000 inguru dira, baino gaur arte 5.000 izan dira identifikatuak.
Geneen mapa kimiko hori egitea (lan faraoniko
bat dela esan zuen Txurrukak, 2.005 urtean bukatuko da, 1990 urriaren batean hasita, eta hirumila miloi dolar gastatuko dira hortan.
Proiektuaren azken helburua terapia genetikoa egitea da eta genetikaren arloan eta medikuntzan erabili daiteke gero, gaixotasunak agertu baino lehen, medikuntza prebentiboa egin, hots, aurre-osatu
, gaur egun 400 baino gaixotasun hereditario gehiago ezagutzen direlarik.